FEKOOR

on jueves, 18 de diciembre de 2008

- GUTXITASUN FISIKOA DUTEN PERTSONENTZAKO BIZKAIKO FEDERAZIO KOORDINATZAILEA irabazi asmorik gabeko elkartea da, ez-politikoa, ez-erlijiosoa eta ezgaituen erabateko gizarteratzea du helburu. Administrazioaren aldetik gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen arazoez erantzun egokirik jasotzen ez zenez gero, 1979an sortu zen. Gauzak horrela, sortutako arazo guztien aurrean, koordinazio eza oro har, zerbitzu bikoiztea sortuz; elkarteen arteko koordinazio eskasa, elkarte bakoitzak bere-berea duen arazoari begira, ezgaitu ororen arazoa bere osotasunean ikusten galaraziz; Gutxitasun Fisikoa duten zenbait Pertsonarekiko utzikeria edota zerbitzu eskasa, eta elkarteei banatutako diru laguntzen kontrol falta, besteak beste, Federazioa sortzea proposatu zen gutxitasun fisikoa duten pertsonen erabateko gizarteratzea eta normalizazioa lortzeko irizpideetan bat egitearren.



- FEKOORren HELBURUAK:


Pentsaraztea gutxitasun fisikoa duen pertsonari berari, senidekoei, erakundeei, enpresa publikoei zein pribatuei, gizarteari oro har, ezgaitu fisikoen benetako egoera zein den, dituen mugak eta premiak, berauek gainditu ahal izateko.
Gutxitasun fisikoa duten pertsonen erabateko gizarteratzea lortzea, arlo guztietan: hezkuntzan, osasun-zerbitzuetan, lanean ...
Elkarte eta partaide guztien arteko koordinazio lana egitea, arestian esandakoa lortzearren.
Gutxitasun fisikoa duten pertsonentzat baliabide egokiak izan daitezen ahalegindu; dena den, gizarteratze osoa lortzeko ahalbidea administrazioaren esku izango da.
Estatuko, EAEko, Bizkaiko eta udal guztietako organuen aurrean Federakuntzako kide guztientzat edo gehienentzat interesa duten lege eta administrazio arauak kudeatzea. Bideratu eta aholkatzea, ahal dela, era subsidiarioan honakoetan:


1. Gutxitasun fisikoen prebenzioan.

2. Gizarte- laguntzan eta laguntza sikologikoan.

3. Laguntza juridikoan.

4. Bergizarteratzean.

5. Rehabilitazio funtzionala eta osasun-zerbitzuetan.

6. Bestelakoetan.