Ezgaitasunei atxikitutako terminologia.

on viernes, 28 de noviembre de 2008

Urte askotan, pertsona ezgaituak, urriak edo minusbaliatuak izendatzeko gutxiespen-hitzak erabili izan dira, adibidez: atzeratua, anormala edo inuzentea. Hitz horiek arazoa duen pertsonaren zein bere familiaren izen ona galarazten zuten eta gutxiespena adierazten zuten. Lehen, familiek ezkutatu egiten zituzten anaia-arreba, edo seme-alaba urriak, ezgaituak edo minusbaliatuak eta, gainera, ez zeukaten inolako laguntzarik edo sustapenik, urritasuna konpentsatzeko. Kasu askotan, pertsona horiek ez ziren etxetik ateratzen urte askotan.
Zorionez, egoera hori aldatu egin da eta, gizarte eta hezkuntza-esparruetan terminologia hori ez da erabiltzen, dagoeneko. Inguru askotan, norbaitek gutxiespen- hitz horiek erabiltzen dituenean, entzuten duena mindu egiten da. Hori, adibidez, telebistan ikus daiteke, zeren, programa jakin batzuetan izan ezik, gutxiespen-hitz horiek ia ez baitira entzuten. Jendea, auzi horri dagokionez sentikor bihurtu da, eta lehen ez zegoen diferentziaren kultura garatzearen ondorioz, hiztegi berria erabili ohi da.


OME-ren (Osasunaren Mundu Erakundea) Nazioarteko Sailkapenean (1983) estandarizatutako hiztegia erabiliko dugu erabilitako termino hauen defizio zehatzagoa emateko asmoz:

URRITASUNA:
Egitura edo eginkizun psikologiko ,fisiologiko edo anatomikoren bat galtzea edo anormala
izatea da. Galera edo anormaltasun horiek aldi baterakoak edo iraunkorrak izan daitezke. Urritasunak goera patologikoa azaleratzen du. dibidez, ikusmen-urritasuna, entzumen- urritasuna, mugimendu-urritasuna, urritasun - metabolikoa edo adimen-urritasuna aipa ditzakegu.

EZGAITASUNA: Jarduera jakin bat burutzeko gaitasuna murriztea edo ez izatea da. Gizakiarentzat normaltzat jotzen den era edo aukeraren barruan. Aldi baterakoa edo iraunkorra, itzulgarria edo itzulezina edota aurrerakorra edo atzerakorra izan daiteke. Bere buruarekin alderatuz, gizabanakoak duen funtzionaltasun eragilearen murrizketa da. Besteek ikus dezaketena.

MINUSBALIOTASUNA: Urritasunaren edo ezgaitasunaren ondorioz, pertsona jakin batek jasan dezakeen eragozpen-egoera da, eta egoera horrek adinaren, sexuaren eta faktore sozial eta kulturalen
arabera, normaltzat jotzen den jarduera burutzea murriztu edo eragotzi egiten du. Minusbaliotasuna urritasunaren edo ezgaitasunaren sozializazioa da, hau da, pertsonak urritasun edo ezgaitasun horren ondorioak adierazten ditu. Beraz, minusbaliotasunak inguruarekin zerikusia
du.

EZINTASUNA: Lan-munduan baino erabiltzen ez den terminoa da. Aldi baterakoa edo iraunkorra izan daiteke.

- Aldi baterako ezintasuna, izenak dioenez, 18 hilabetean, gehienez, lanean jardutea eragozten duena da. Adibidez: gripea, ebakuntza edo istripu baten ondorengo errehabilitazioa.

- Ezintasun iraunkorra partziala, osoa, absolutua edo baliaezintasun handia izan daiteke. Lanbidean ohiko errendimendua % 33 edo gehiago murriztuta duenean, baina, hala ere, funtsezko zereginak egiteko eragozpenik ez duenean, pertsonak ezintasun partziala duela esan ohi da. Lanbide jakin batean aritzeko aukera mugatuta duenean, lanbideari dagozkion funtsezko zereginak egin ezin dituenean, baina beste lanbide bat egiteko gai denean, pertsonak ezintasun osoa duela esan ohi da. Adibidez, irakasle batek, ahots- -kordetan noduluak izateagatik, klaserik ezin du eman, baina ahotsa erabiltzea eskatzen ez duen beste edozein lan egin dezake. Pertsonak inolako lanik egiteko gaitasunik ez duenean, ezintasun absolutua du; adibidez, zenbait gaixotasun mentalen eraginez. Inolako lanbiderik egin ezin izateaz gain, pertsonak, bere kabuz moldatu ezin izateagatik beste pertsonaren baten laguntza. Beraz, haurrei dagokienez, ez da zuzena baliaezin edo ezindu hitzak erabiltzea, zeren haurrek ez baitute lanean jarduteko adinik.