Musikaren eragina gure gaztetxoetan

on martes, 30 de diciembre de 2008

Depresioa, antsietatea, Alzheimer gaitza, autismoa... ez da harritzekoa era honetako gaitzen erremedioaren bila mediku batetik bestera noraezean ibiltzeaz asperturik, askok eta askok medikuntza tradizionaletik kanpoko tratamendu alternatiboetan sendabidea edo minak arintzeko bidea bilatzea.
Musikoterapia dugu aukera ez ofizial horietako bat. Musikan eta terapian oinarritua, baliagarri agertu da aipaturiko gaixotasunak eta antzekoak dituztenentzat; eta heziketa mailako ezgaitasunak konpondu eta gaixoak bergizarteratzeko bideak jartzen ere laguntzen du.
Azken hogei urteotan, disziplina ezezaguna eta ukitu esoteriko samarrekoa izatetik, estatuko zenbait unibertsitatetako ikasketa planetan leku bat izatera iritsi da musikoterapia. Urteotan espezialitate hau egin dutenen esanetan, musikoterapiaren arrakastaren oinarria "musikak askatzen duen sentimendu oldea da, pertsona-barruaren eta terapeutaren arteko komunikazio-kanal indartsua delako, hitza sekula iristen ez den lekuraino iristen baita". Ikuspegi honetatik, musikoterapia eremu zabal-zabal batean ezar daitekeela defendatzen dute, hiru fronte hartuta: sendatzeko lekua (eskolak, ospitaleak, geriatrikoak, eguneko zentroak...), gaixotasun edo arazo mota (psikikoak, buru-urritasunak, ikasketa prozesuko ezgaitasunak, drogamenpekoen errehabilitazioa...) eta jarraitu beharreko tratamenduak (entzuketa selektiboa, inprobisazioa, aktuazioa, konposizioa, mugimenduak, ahozko ariketak, artearekiko esperientziak...). Laburbilduz, soinua, musika eta mugimendua zientifikoki aplikatzea da musikoterapia, entzumena eta soinuaren exekuzioaren bitartez komunikazioa bideratu, espresio indibiduala bultzatu eta integrazio soziala eragiteko.

HAURRAK EDERRAK ZARETE

USAINIK ONENA;


OGIARENA.


ZAPORERIK ONENA;


GATZARENA.


MAITASUNIK ONENA;


HAURRARENA.



Graham Green.

















FEKOOR

on jueves, 18 de diciembre de 2008

- GUTXITASUN FISIKOA DUTEN PERTSONENTZAKO BIZKAIKO FEDERAZIO KOORDINATZAILEA irabazi asmorik gabeko elkartea da, ez-politikoa, ez-erlijiosoa eta ezgaituen erabateko gizarteratzea du helburu. Administrazioaren aldetik gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen arazoez erantzun egokirik jasotzen ez zenez gero, 1979an sortu zen. Gauzak horrela, sortutako arazo guztien aurrean, koordinazio eza oro har, zerbitzu bikoiztea sortuz; elkarteen arteko koordinazio eskasa, elkarte bakoitzak bere-berea duen arazoari begira, ezgaitu ororen arazoa bere osotasunean ikusten galaraziz; Gutxitasun Fisikoa duten zenbait Pertsonarekiko utzikeria edota zerbitzu eskasa, eta elkarteei banatutako diru laguntzen kontrol falta, besteak beste, Federazioa sortzea proposatu zen gutxitasun fisikoa duten pertsonen erabateko gizarteratzea eta normalizazioa lortzeko irizpideetan bat egitearren.



- FEKOORren HELBURUAK:


Pentsaraztea gutxitasun fisikoa duen pertsonari berari, senidekoei, erakundeei, enpresa publikoei zein pribatuei, gizarteari oro har, ezgaitu fisikoen benetako egoera zein den, dituen mugak eta premiak, berauek gainditu ahal izateko.
Gutxitasun fisikoa duten pertsonen erabateko gizarteratzea lortzea, arlo guztietan: hezkuntzan, osasun-zerbitzuetan, lanean ...
Elkarte eta partaide guztien arteko koordinazio lana egitea, arestian esandakoa lortzearren.
Gutxitasun fisikoa duten pertsonentzat baliabide egokiak izan daitezen ahalegindu; dena den, gizarteratze osoa lortzeko ahalbidea administrazioaren esku izango da.
Estatuko, EAEko, Bizkaiko eta udal guztietako organuen aurrean Federakuntzako kide guztientzat edo gehienentzat interesa duten lege eta administrazio arauak kudeatzea. Bideratu eta aholkatzea, ahal dela, era subsidiarioan honakoetan:


1. Gutxitasun fisikoen prebenzioan.

2. Gizarte- laguntzan eta laguntza sikologikoan.

3. Laguntza juridikoan.

4. Bergizarteratzean.

5. Rehabilitazio funtzionala eta osasun-zerbitzuetan.

6. Bestelakoetan.


Ipuinak.

on miércoles, 3 de diciembre de 2008

Askotan haur hauentzat ipuin arrunten adaptazio sinplea egiten da. Bai irakasleek, bai O.N.C.E edo eta elbarriei bidea errazten dieten edozein erakundeek burututako lana da honako hau.


Pinotxo ipuinaren marrazki baten aurrean gaude. Pinotxoren gorputza zotzez estalirik dago. Haurrak Pinotxo zuraz osaturik zegoela antzeman dezan, hatzamarren bidez ukituz.
Hau da, Pinotxo ipuinaren gakoa haren gorputza zurazkoa zela zen. Zotzez estalirik gorputza atentzio gunea horretan zentratzen eta, horrela, bidea errazten zaio garun paralisia duen haurrari.




Ahate itsusiaren ipuinaren orri baten aurrean gaude, ahatea kotoiz estalirik dago.



ZENTZUMENEKIN JOKATUZ:

Hansel eta Gretel ipuinaren aurrean gaude. Ipuin honen pertsonaia nagusiak, hain zuzen ere. Haurrak, Hansel eta Gretelen garrantziaz ohartzeko, irakasleak zentzumenekin jolastea erabaki du. Pertsonaia nagusien jantziak tertziopeloz estalrik daude. Modu honetan, hatzamarren bidez ohartuko da haien garrantziaz, pertsonaia nagusien garrantziaz hain zuzen ere.





Haur hauek erabili dezaten ipuin arrunt bat. Askoz ere sinpleagoak dira. Esaterako, ipuin honen
orria ematen duen informazio bakarra zera da: pirata haserre dago
umeak haretaz parre egiten daudelako.
Haurrak ipuinaren argudioa jaso dezan, interesatzen zaigun informazioa baino ez zaie azaltzen umeei, atentzioa ez desbideratzeko, interesatzen edo oinarrizko diren objektuak edo pertsonaiak kasu honetan baino ez zaie azaltzen, gainerako ipuinetan egiten ez den moduan.

Garun paralisia duen haur baten material didaktikoa.

on martes, 2 de diciembre de 2008


Garun paralisia duen haur baten eguneroko bizitzan sartuko gara oraingo honetan. Eskolan erabiltzen duen material daidaktikoari buruz mintzatuko naiz.

Gelan jesartzeko garun elbarri batek daukan aulkia. Eskola baten lortutako argazkia da. Erabat sinplea da.


Bizkarra zuzen egon dezan aulkiari kojina jarri zaio. Beheko partean aldiz, hankak flexionaturik izan ditzala jarri zaio montikulo hori.





Lurrean jesartzeko adaptazioa. Garun paralisia daukaten haurrak bizkarra zuzen izan behar dute halabeharrez. Parterik altuenean jesarriko da.







Haurra zutunik mantentzeko erabiltzan den tresnari BIPEDESTADOREA deritzo. Hanketako muskuluak zuzen izan ditzan laguntza eskaintzen duen tresna daukagu.






Ikastoletan erabiltzen dituzten arbela arrunta da honako hau. Haur berezi hauek beste haurrekin alderatuz, atentzioa desbideratzeko joera handiagoa daukate. Hori dela eta, arbela txiki hau erabiliko dute.






Honako haur hauen gorputzetatik hurbil egon behar du modu onenean perzibitzako informazioa eta atentzioa ez desbideratzeko. Arbela txiki hau esku artean edo haurrak erabiltzan duen mahai gainean egongo da.







Eskolatik mugitzeko elbarriak erabiltzen duen garraio tresna. “ Taka ta” deituriko aparatua .







Haurrak erabiltzen duen mahaian jarriko da honako hau erabiliko duen paper azpian, oinarri moduan, osatzen duen materiala mahaian itsatsita geldizeko joera. Modu honetan, papera gauza honen gainean itsatsita geldituko da eta ez da mugituko.

Ezgaitasunei atxikitutako terminologia.

on viernes, 28 de noviembre de 2008

Urte askotan, pertsona ezgaituak, urriak edo minusbaliatuak izendatzeko gutxiespen-hitzak erabili izan dira, adibidez: atzeratua, anormala edo inuzentea. Hitz horiek arazoa duen pertsonaren zein bere familiaren izen ona galarazten zuten eta gutxiespena adierazten zuten. Lehen, familiek ezkutatu egiten zituzten anaia-arreba, edo seme-alaba urriak, ezgaituak edo minusbaliatuak eta, gainera, ez zeukaten inolako laguntzarik edo sustapenik, urritasuna konpentsatzeko. Kasu askotan, pertsona horiek ez ziren etxetik ateratzen urte askotan.
Zorionez, egoera hori aldatu egin da eta, gizarte eta hezkuntza-esparruetan terminologia hori ez da erabiltzen, dagoeneko. Inguru askotan, norbaitek gutxiespen- hitz horiek erabiltzen dituenean, entzuten duena mindu egiten da. Hori, adibidez, telebistan ikus daiteke, zeren, programa jakin batzuetan izan ezik, gutxiespen-hitz horiek ia ez baitira entzuten. Jendea, auzi horri dagokionez sentikor bihurtu da, eta lehen ez zegoen diferentziaren kultura garatzearen ondorioz, hiztegi berria erabili ohi da.


OME-ren (Osasunaren Mundu Erakundea) Nazioarteko Sailkapenean (1983) estandarizatutako hiztegia erabiliko dugu erabilitako termino hauen defizio zehatzagoa emateko asmoz:

URRITASUNA:
Egitura edo eginkizun psikologiko ,fisiologiko edo anatomikoren bat galtzea edo anormala
izatea da. Galera edo anormaltasun horiek aldi baterakoak edo iraunkorrak izan daitezke. Urritasunak goera patologikoa azaleratzen du. dibidez, ikusmen-urritasuna, entzumen- urritasuna, mugimendu-urritasuna, urritasun - metabolikoa edo adimen-urritasuna aipa ditzakegu.

EZGAITASUNA: Jarduera jakin bat burutzeko gaitasuna murriztea edo ez izatea da. Gizakiarentzat normaltzat jotzen den era edo aukeraren barruan. Aldi baterakoa edo iraunkorra, itzulgarria edo itzulezina edota aurrerakorra edo atzerakorra izan daiteke. Bere buruarekin alderatuz, gizabanakoak duen funtzionaltasun eragilearen murrizketa da. Besteek ikus dezaketena.

MINUSBALIOTASUNA: Urritasunaren edo ezgaitasunaren ondorioz, pertsona jakin batek jasan dezakeen eragozpen-egoera da, eta egoera horrek adinaren, sexuaren eta faktore sozial eta kulturalen
arabera, normaltzat jotzen den jarduera burutzea murriztu edo eragotzi egiten du. Minusbaliotasuna urritasunaren edo ezgaitasunaren sozializazioa da, hau da, pertsonak urritasun edo ezgaitasun horren ondorioak adierazten ditu. Beraz, minusbaliotasunak inguruarekin zerikusia
du.

EZINTASUNA: Lan-munduan baino erabiltzen ez den terminoa da. Aldi baterakoa edo iraunkorra izan daiteke.

- Aldi baterako ezintasuna, izenak dioenez, 18 hilabetean, gehienez, lanean jardutea eragozten duena da. Adibidez: gripea, ebakuntza edo istripu baten ondorengo errehabilitazioa.

- Ezintasun iraunkorra partziala, osoa, absolutua edo baliaezintasun handia izan daiteke. Lanbidean ohiko errendimendua % 33 edo gehiago murriztuta duenean, baina, hala ere, funtsezko zereginak egiteko eragozpenik ez duenean, pertsonak ezintasun partziala duela esan ohi da. Lanbide jakin batean aritzeko aukera mugatuta duenean, lanbideari dagozkion funtsezko zereginak egin ezin dituenean, baina beste lanbide bat egiteko gai denean, pertsonak ezintasun osoa duela esan ohi da. Adibidez, irakasle batek, ahots- -kordetan noduluak izateagatik, klaserik ezin du eman, baina ahotsa erabiltzea eskatzen ez duen beste edozein lan egin dezake. Pertsonak inolako lanik egiteko gaitasunik ez duenean, ezintasun absolutua du; adibidez, zenbait gaixotasun mentalen eraginez. Inolako lanbiderik egin ezin izateaz gain, pertsonak, bere kabuz moldatu ezin izateagatik beste pertsonaren baten laguntza. Beraz, haurrei dagokienez, ez da zuzena baliaezin edo ezindu hitzak erabiltzea, zeren haurrek ez baitute lanean jarduteko adinik.

Eskola inklusiboa, denontzako eskola.

on viernes, 21 de noviembre de 2008

Hezkuntza bereziak izugarrizko aldaketak jasan ditu XX. mendean zehar. Hezkuntza ikusteko hainbat era desberdin ikusi ohi dira.


Edozein diskriminazio mota ekiditeko eta hiritar guztion arteko berdintasuna aitzakitzat hartua, mugimendu sozialak haur hauek apurka- apurka hezkuntza sistemaren barnean moldatzea eta euren garapena eta integrazioa errazteko teknika eta formula berriak bilatzea lortu du.


Era berean, haur hauek manifestuan jartzen dituzten ikasteko ezgaitasunak eskolak bere gain hartzeak lortu du, errealitate berri hauen aurrean , hezkuntza berezi hauen beharrei eta eskolak haur dibertsitatearen adaptazioari enfasia ematea lortu du.
Hala bada ere, eskolak integrazioa errazteko egiten dituen aldaketak positiboak izan arren, ez lirateke nahikoa.
Eta, honekin batera, "Eskola inklusiboa" deritzon honako joera hau jaio zen.
Eskola mota honek, diskriminazioarik gabeko, edo esklusiorik gabeko eskola lirateke. Berriz, ikasle guztientzako kalitatezko hezkuntza ahalbidetuko du.